2016/04/11

ZABALA ESKOLAKO TAILERRAK

2015/16 ikasturtean Juan Bautista Zabala eskolako 4.mailako ikasleak 3.mailako ikasleekin batera tailerrak egiten ari gara. 
Hiru taldetan banatu gara eta hauek dira tailerrak: 

  Buztingintza, Euskal Jolasak eta kantak eta Sukaldaritza.

 - Buztingintza: armiarma, sagua eta kirikiñoa egin ditugu.  
Lehenengo, buztina moldatu dugu . Apur bat itxaron eta gero hankak, begiak eta ilea jarri dizkiegu eta lehortu direnean margotu egin ditugu.

- Sukaldaritza: Sukaldaritzan arroz pastela, magdalena txikiak eta handiak egiten ditugu.

-Euskal Jolasak eta kantak: Euskal kantak ikasi ditugu eta jolas ugari egin ditugu.

Gustura egon gara, ondo pasatzen dugu eta gure lagunekin egoteko aukera ona da.


JULEN ETA ANDONI



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina