2016/04/11

HAUTESKUNDE EGUNA

2015/16 ikasturtea  J.B. ZABALA ESKOLA 4.MAILA

Hauteskundeen eguna heldu zen. Guztia prest genuen bozka emateko.
Martxoak 15 arratsaldeko 14,30an zita geneukan 4.mailako hautesmailan

Gelan mahaiak antolatu genituen: hiruki forman jarri eta puntan lehendakaria jarri zen eta ondoan bokalak zeuden. Bakoitzak bere funtzioak ondo ikasi eta betetzeko ardura zuen, eta horrela egin genuen. Zerrendak, izen abizenak galdetzea, hautestontzia, papeletak, izkutuko bozka emateko aukera,...
Talde bi aurkezten ziren hauteskundeetara eta bakoitzetik pertsona 2 interbentore bezala aritu ziren eta hauek ere, mahaietan egon ziren. 
Beste pertsona 2 ahaldun bezala aritu ziren bozkatzaileei beahr zuten argibide eta azalpenak emanez.

Hautesmailaren aurrekaldean papeletak jarri ziren: izkutuan eta bistara. Bozka eman behar zutenek aitzakiarik ez izateko bozka ematerako orduan.
$. mailan eta 4.mailakoek guztia prest geneukanean L.H.6 eta  L.H.5 mailakoak bozka ematera etorri ziren. Horretarako, mahaiko lehendakariak izena eta abizena galdetzen zien eta bokalei errepikatzen zien, bokalek zerrendan begiratzen zuten eta interbentoreek berdin. Zerrendan zeudela konfirmatu eta bozkatu egin zuten.
Ahaldunak botoa ematera etortzen zirenei zer egin behar zuten esaten zieten.
Beraz, benetako hauteskundeen pare, baina umorez eta gogotsu 4.mailakoek ospatu eta 5.eta 6.mailakoek haien aukera bozkatu ahal izan zuten.

Emaitzak.  


URKO
ETA
UXUE

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina