2016/04/22

Guk ere Unairi eskutitz bat idatzi diogu.
Hona hemen:


22 de abril de 2016

Hola Unai:
        Somos tus amigos de Algorta. Nosotros también te echamos mucho de menos.
        ¿Qué tal en Nicaragua? Aquí estamos de maravilla. Esperamos que te vaya bien en los estudios. Seguro que en clase tienes muchos amigos.
        ¿Qué tal está tu hermano? ¡Habrá crecido mucho!
        Esperamos que el año que viene vuelvas.
Un   saludo  de  tus  amigos  de  clase.
 

2016/04/11

HAUTESKUNDE EGUNA

2015/16 ikasturtea  J.B. ZABALA ESKOLA 4.MAILA

Hauteskundeen eguna heldu zen. Guztia prest genuen bozka emateko.
Martxoak 15 arratsaldeko 14,30an zita geneukan 4.mailako hautesmailan

Gelan mahaiak antolatu genituen: hiruki forman jarri eta puntan lehendakaria jarri zen eta ondoan bokalak zeuden. Bakoitzak bere funtzioak ondo ikasi eta betetzeko ardura zuen, eta horrela egin genuen. Zerrendak, izen abizenak galdetzea, hautestontzia, papeletak, izkutuko bozka emateko aukera,...
Talde bi aurkezten ziren hauteskundeetara eta bakoitzetik pertsona 2 interbentore bezala aritu ziren eta hauek ere, mahaietan egon ziren. 
Beste pertsona 2 ahaldun bezala aritu ziren bozkatzaileei beahr zuten argibide eta azalpenak emanez.

Hautesmailaren aurrekaldean papeletak jarri ziren: izkutuan eta bistara. Bozka eman behar zutenek aitzakiarik ez izateko bozka ematerako orduan.
$. mailan eta 4.mailakoek guztia prest geneukanean L.H.6 eta  L.H.5 mailakoak bozka ematera etorri ziren. Horretarako, mahaiko lehendakariak izena eta abizena galdetzen zien eta bokalei errepikatzen zien, bokalek zerrendan begiratzen zuten eta interbentoreek berdin. Zerrendan zeudela konfirmatu eta bozkatu egin zuten.
Ahaldunak botoa ematera etortzen zirenei zer egin behar zuten esaten zieten.
Beraz, benetako hauteskundeen pare, baina umorez eta gogotsu 4.mailakoek ospatu eta 5.eta 6.mailakoek haien aukera bozkatu ahal izan zuten.

Emaitzak.  


URKO
ETA
UXUE

EUSKARAREN ERABILERA

Kurtso hasieran gure artean erdaraz hitz egiten genuen. Gero, apurka-apurka ohitura aldatzen joan gara. Tartean Euskara eguna ere izan dugu eta bertan parte hartu dugu eskolan antolatu diren ekimenetan.

Gauzak horrela, andereñoak proposamen bat egin zigun: euskaraz gure artean hitz egiteko eta egiten bagenuen ZABALTZEk saria emango zigula. Zabaltze eskolako neska euskaldun eta arrantzalea dugu. Bere txalupa, kantu eta umorearekin euskaraz bizi, ikasi eta gozatzera gonbidatzen gaituena ikasturtez ikasturte. Guk, beraz, proposamena onartu genuen eta euskaraz hitz egiteari ekin genion.

Batzuetan erdaraz hitz egiten dugu, baina konturatzen garenean edo gutariko norbaitek atentzioa deitzen digunean, berehala aldatzen dugu erregistroa eta egunero bezala euskaraz hitz egiteari ekiten dugu.

Orain, euskara gure artean gehiago erabiltzen dugu. Eskolan sartzen garenean agurtzeko, ikasgelan lanak egiteko, galdetzeko, irakaslearengana zuzentzeko, elkarrekin jolasteko... 

Cristina,Iker E eta Iker P









Hauteskundeak Zabala Eskolan

Nola antolatu genituen:

Balizko hauteskundeak antolatu genituen. Horretarako, aitzakia bat asmatu genuen eta hauxe izan zen: 

        Eusko Jaularitzak  proposamen bat egin zigun: Ikastetxe berri bat egitea Faduran edo J.B. Zabala eraikina erreformatzea.

Proposamena kontutan hartuta talde bitan banatu eta aukera bakoitzaren alde positibo eta negatiboak zerrendatu ondoren, guztiekin puntu batzuk osatu genituen (hauteskunde programak) ideia bat edo bestea defendatzeko.




Horrela, hauteskunde kanpaina antolatu genuen eta LH5 eta LH6 ikasgeletara joan ginen, gure aukerak eta programak aurkeztera. Eztabaidak eta kanpaina amaierako mitinak prestatu genituen, eta propaganda ere egin genuen

Eta egun batzuk beranduago, aurrez aipatu ditugun taldeetako ikasleek botoa eman ahal izateko gauzak antolatu eta prestatu genituen. 

               Esty eta Oier 

                                

BIKOTEKA IRAKURTZEN

Bikoteka irakurtzen eskolaren proiektuen artean daukagun bat da. Eta guk gustora parte hartu dugu.
Lehenik, gelakoen artean bikoteak egin genituen. Bikoteetan  tutorea eta tutorizatuen papelak banatu genituen.
Egin beharreko lana hau zen: 

Tutoreak testu bat irakurri eta prestatu behar zuen. Gero, tutorizatuari irakurri behar zion eta ondoren, tutorea eta tutorizatuak batera irakurriko zuten. Azkenik, tutorizatuak berriro bakarrik irakurri behar zuen testua. 


Ariketak ere egin behar ziren, tutoreak tutorizatuari galderak egin behar zizkion ondo ulertu duen jakiteko. Bukatzeko, ariketa osagarriak egin behar zituzten.

Ariketa hau astero errepikatu dugu liburutegian Marije eta Iruri andereñoekin. Tarteka tutore eta tutorizatu papelak aldatzen genituen.












                                                                                                                           

ZABALA ESKOLAKO TAILERRAK

2015/16 ikasturtean Juan Bautista Zabala eskolako 4.mailako ikasleak 3.mailako ikasleekin batera tailerrak egiten ari gara. 
Hiru taldetan banatu gara eta hauek dira tailerrak: 

  Buztingintza, Euskal Jolasak eta kantak eta Sukaldaritza.

 - Buztingintza: armiarma, sagua eta kirikiñoa egin ditugu.  
Lehenengo, buztina moldatu dugu . Apur bat itxaron eta gero hankak, begiak eta ilea jarri dizkiegu eta lehortu direnean margotu egin ditugu.

- Sukaldaritza: Sukaldaritzan arroz pastela, magdalena txikiak eta handiak egiten ditugu.

-Euskal Jolasak eta kantak: Euskal kantak ikasi ditugu eta jolas ugari egin ditugu.

Gustura egon gara, ondo pasatzen dugu eta gure lagunekin egoteko aukera ona da.


JULEN ETA ANDONI