2016/04/11

BIKOTEKA IRAKURTZEN

Bikoteka irakurtzen eskolaren proiektuen artean daukagun bat da. Eta guk gustora parte hartu dugu.
Lehenik, gelakoen artean bikoteak egin genituen. Bikoteetan  tutorea eta tutorizatuen papelak banatu genituen.
Egin beharreko lana hau zen: 

Tutoreak testu bat irakurri eta prestatu behar zuen. Gero, tutorizatuari irakurri behar zion eta ondoren, tutorea eta tutorizatuak batera irakurriko zuten. Azkenik, tutorizatuak berriro bakarrik irakurri behar zuen testua. 


Ariketak ere egin behar ziren, tutoreak tutorizatuari galderak egin behar zizkion ondo ulertu duen jakiteko. Bukatzeko, ariketa osagarriak egin behar zituzten.

Ariketa hau astero errepikatu dugu liburutegian Marije eta Iruri andereƱoekin. Tarteka tutore eta tutorizatu papelak aldatzen genituen.












                                                                                                                           

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina